Prentsa Aretoa
2012/01/10
Gasteizko EAJ-PNVk PP alderdiak gazteentzako tailerrak kendu izana salatu du
Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak salatu duenez PP alderdiak osasunerako hezkuntza alorreko udal programazio guztia kendu du, hau da, elikadura osasungarrirako zein gazteei zuzendutako mendekotasunen inguruko tailerrak.
Tailer hauetan garatzen dituzten enpresek telefono bidezko oharrak jaso zituzten atzo, aurrekontu arazoak direla eta, jarduerak bertan behera utziko zirela esanez. Zehatzago esanda, elikadura osasungarriaren inguruko ikastaroa ematen duen enpresak jakinarazpena jaso zuen oraingo hiruhilekoko lehen eskolak hasita zituenean eta ikasleen inskripzioa eginda zegoenean. Mendekotasunak prebenitzeko tailerrari dagokionez (DBHko eta Batxillergoko eskola umeen hiru heren hartzen ditu tailer honek) atzo bertan esan zitzaien jarduera bertan behera utziko dela, urtarrilerako lan egutegia ezarrita dagoen arren. Neurri hauek kexak eragin dituzte jada, sukaldaritza ikastaroetako ikasleen, zein mendekotasun tailerrean parte hartzen zuen eskola komunitatearen aldetik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09