Prentsa Aretoa
2012/01/19
Gasteizko EAJ-PNVren Udal Taldea prest dago PPren aurrekontuaren alternatiboa onartzeko
Gorka Urtaran, Gasteizko Udalean EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramaileak iragarri duenez, bera prest dago PP alderdiak aurkeztutako udal Aurrekontuaren alternatiboa onartzeko “alkateak aurkeztu duena ez da pertsonei zuzendutako aurrekontua, ez ditu hiritarrentzako oinarrizko zerbitzuak bermatzen, ez ditu enplegua sortzeko neurri eraginkorrik aurreikusten, eta bizitza kalitatea mehatxatzen du. Hiriarentzako Aurrekontuaren ordez, kontu neoliberalak eta eskuindarrekoak aurkezten zaizkigu, alderdi baten ideiak asetzeko. Baldintza hauetan, gure ekimena jartzea baino beste irtenbiderik ez dugu, Gasteiz hiriak adostasunaren fruitu izango den Aurrekontu alternatiboa izan dezan, hau da, pertsonei zuzendua, bizitza kalitatea eta babesteko eta enplegua sustatzeko egingo dena” azaldu du.
Urtaranek Gasteiz hiriak 2012 urterako beste aurrekontua izateko duen borondatea azpimarratu du “Hiriak ez luke aurreko urteko kontuen luzapena jasango, baina ezin du onartu PPk egin duen Aurrekontua, era guztietako murrizketak makilatu egiten dira zenbakiak faltsutzeko partidak mugituz. Aukera arduratsu eta errealista dago aurrekontuen egonkortasun irizpideak betetzeko eta oinarrizko zerbitzuak kentzera ailegatu gabe”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09