Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/01/23

Gasteizko EAJ-PNVk Rajoyri exijitu dio behin betiko argi dezala Gasteizen trenbidearen lurperatzerik egingo ote den

EAJk Diputatuen Kongresuan dituen ordezkariek, Arabako Batzar Nagusietako ordezkari jeltzaleek eta Gasteizko EAJren Udal Taldekoek gaur goizean Mariano Rajoy buru den Gobernuari exijitu diote albait arinen argi dezala Gasteizko hirigunean trenbidearen lurperatzea egingo ote den. Halaber, erantzuna ezagutu arte, jeltzaleek alkateari eskatu diote bertan behera utz dezala Euskaltzaindia enparantzan egingo den autobus geltokia egiteko proiektua.

rss Ezagutzera eman
Ramiro Gonzalez, Emilio Olabarria, Gorka Urtaran y

ARGAZKIA JAITSI

Gasteiz hirian trena integratzeko egitasmoak berarekin dakar trenbidea Arabar hiriburuko herrigunean lurperatzeko lanak egitea,  eta oraingo  geltokia Arriaga parke aurrean egingo denarekin ordezkatzea. Egitasmoak garraioaren intermodalitatearen aldeko apustu irmoa egiten du, eta beraz, inguruetan autobus terminal berria eraikitzekoa.

Emilio Olabarria, azken urteotan Diputatuen Kongresuan Arabako diputatua izan denak hainbat gestio egin ditu Madrilen, azken aldi honetan geldotasunez garatu den prozesua arintzearren. Azpimarratu duenez, trenbidea lurperatzeko egitasmoak hiriarentzako garrantzi estrategikoa du; eta hirigintza, gizarte eta ingurumen garapen eta planifikazioa baldintzatzen du, batez ere Udala Hiri Antolamendu Plan Nagusia berraztertzeko lanean murgilduta dagoen une hauetan. “Horregatik, eta Gobernu Zentralean aldaketa eman den arren, denok batera bultzatzen jarraitu behar dugu egitasmo honek aurrera egin dezan” azpimarratu du.

Dena dela, EAJ-PNVk azken aldian ikusi eta salatu ditu “egitasmo honen tramitazioari ezarri zaizkion arrazoi gabeko atzerapenak; orain, honi gehitzen zaio Arabako Foru Aldunditik zalantzak adierazi dituztela eta tartean dauden administrazio publikoetako aurrekontuetan egitasmo honetarako dirurik hitzartu ez dela”, egiaztatu du Olabarriak.