Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/01/25

Gasteizko EAJ-PNVk proposatu du Udala Kulturaren Agenda 21ari atxikitzea

Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak hurrengo Osoko Bilkuran aurkeztuko den mozio bidez proposatu du udalerria Kulturaren Agenda 21ari atxikitzea. Horrela, Gasteiz hiria toki politika kulturalak bultzatzeko agiria duten 300 hiri eta erakundek osatutako sarean egongo litzateke.

rss Ezagutzera eman
Iñaki Prusilla EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

“Udalak hiritarrekin konpromisoa hartzea nahi dugu, kultura toki politiken ardatzetako bat izan dadin. Gobernua kulturaren esparrua Aurrekontuan eta Udalaren organigraman  baztertzen ari dela ikusten ari garen une honetan, egoerari buelta eman nahi diogu adierazpena izenpetzetik harago doan proposamen baten bidez” adierazi du Iñaki Prusilla Kultura alorrerako bozeramaile jeltzaleak.

Zentzu honetan, Prusillak zehaztu du Gasteiz hiria Kulturaren Agenda 21ean sartzeak lehen ondorio praktikoa izan beharko lukeela: kultur esparrurako toki estrategia egitea. “Horrela, politika kulturalak gobernu zehatz baten apeten gainetik jarri nahi dugu. Kultur estrategia propioa izatea diru laguntasunak banatzeko diseinutik edo egitasmo batzuk beste batzuekin ordezkatzetik harago doa: horrek hiriarentzako helburuak markatzea eta adierazle zehatzekin neurtzea ahalbidetzen digu” baieztatu du EAJ-PNVren zinegotziak.