Prentsa Aretoa
2012/01/25
Olabarriak Gallardoni iragarri dio BJKN izendatzeko sistema erreformatzeko modua konstituzioaren kontrakoa izan daitekeela
Emilio Olabarria Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Alberto Ruiz-Gallardoni eskatu dio Justiziaren eraldaketan sakon dezala, baina Gobernuak BJKNren kideak izendatzeko egin duen proposamena errefusatu du “Izan daitekeen sistemarik txarrena da” ebatzi du.
Olabarriak azaldu duenez, kide horien aukeraketa Legebiltzarra moduko erakundeei dagokie, berauetan baitago herriaren subiranotasuna; eta horregatik iragarri du erreforma konstituzioaren kontrakoa izan daitekeela “Herriarena da Justizia, eta bere zilegitasuna kentzen egongo ginateke” gaineratu du.
Auzitegi Konstituzionalaren berrikuntzari buruz, Olabarriak Gobernuari eskatu dio erakunde honi bere kutsu politikoa ken diezaiola, eta ganberako alderdi bi handiei eskatu die talde bien artean magistratuak izendatzeko “tentaldiari uko egin diezaiotela”. Halaber, bere eszeptizismoa erakutsi du gobernuak AKren independentzia bermatzeko duen asmoaren inguruan egin dituen adierazpenen aurrean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09