Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/01/26

Gasteizko EAJ-PNVk famili bitartekaritzarako udal zerbitzua murriztu izana salatu du

Gasteizko udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak Udalak 2001 urtetik hona ematen zuen famili bitartekaritza zerbitzuan egin den murrizketa salatu du. Eusko Jaurlaritzarekiko eskumen banaketa berriaren ondorioz, urtarrilaren 1etik aurrera Lakuako exekutiboa da kudeaketa honetaz arduratzen dena , eta orain arte ez du horretarako egoitza fisikorik jarri.

rss Ezagutzera eman
Gasteizko EAJ-PNVk famili bitartekaritzarako udal zerbitzua murriztu izana salatu du

ARGAZKIA JAITSI

2010 urtean, Famili Bitartekaritza Zerbitzuak 1.100 kontsulta jaso zituen bikoteen gatazken inguruan, guraso eta seme alaben arteko gatazken gainean eta menpeko pertsonei eman beharreko arretatik eratorritako famili arazoen inguruan. “Bat batean, lan hori guztia bertan behera geratu da zerbitzua eskuz aldatu delako, beste batzuk dira lan hori egiten dutenak eta politika sozial baten esku aldatzea inolako koordinaziorik gabe egin da” baieztatu du Nerea Melgosa Politika Sozialeko gaietarako bozeramaile jeltzaleak.

“Erabiltzaileei ez zaie aldaketaren berri eman, ez dira espedienteak eraman eta kudeatzaile berriei ez zaie informaziorik eman...Praktikan, zakarrontzira bota da hamar urteko lana, Gobernuak hutsetik has dadin bat batean hartutako erabaki okerrean” gaineratu du Melgosak.