Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/01/31

Alvaro Iturritxak salatu duenez HHEIBAren disoluzioak ez du aurreztea suposatzen, eta bete gabeko kontu asko uzten ditu

Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa Era Integralean Biziberritzeko Agentzian, EAJ-PNVren bozeramaile den Alvaro Iturritxaren esanetan, gaur udal sozietate hau desegiteak ez du gobernu taldeak aurreikusi duen aurreztea suposatzen, eta hainbat galdera uzten ditu airean. “Alkateak agindu egin zuen milioika euro aurreztuko zirela udal sozietateak bat eginik, soldatak eta giza baliabideak murriztearekin batera. Orain jakin dugu HHEIBAko langileak Zabalguneko 21. zenbakira doazela eta gerentearen figura baino ez dela desagertzen. Praktikan, itxurakeriatan oinarritutako eragiketa dugu, ez du aurrezterik suposatzen, eta bertan behera uzten ditu Hirigune Historikoa biziberritze sozial eta ekonomikorako hainbat egitasmo garrantzitsu” adierazi du Álvaro Iturritxak.

rss Ezagutzera eman
Alvaro Iturritxa EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Gelditutako egitasmoen artean, Iturritxak Pilotaberri Zentroa, Ramón Bajo ikastetxerako behin betiko konponbidea, erdi aroko hodiak konpontzea eta mantentzea, Escoriaza Esquivel jauregia hiritarren erabilerarako egokitzea, horma irudien ibilbidearen jarraipena eta merkataritzarako lonjak erostekoa azpimarratu ditu. “Zoritxarrez aurten ezerezean geratuko dira inguru honetarako inbertsio estrategikoak eta garapen egitasmoak” azaldu du HHEIBA erakundean jeltzaleen bozeramailea denak.

“Alkateak lehen une batean estura neurri gisa iragarri zuena, amarru ez eraginkor bihurtu da eta ez du inolako alternatiba seriorik eskaintzen, oraindik egiteko asko dagoen inguru baterako” amaitu du Álvaro Iturritxak.