Prentsa Aretoa
2012/02/06
Gasteizko EAJ-PNVk neurri eraginkorrak eskatu ditu Salburuako Boulevard-ean abiadura kontrolatzeko
Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak doluminik sentikorrena adierazi die Salburuako boulevard-ean izandako trafiko istripuko biktimen senideei eta gobernu taldeari eskatu dio berehalako neurri eraginkorrak har ditzala gune horretan abiadura kontrolatzeko. Atzoko istripu tragikoaren eraginez bi hildako gertatu ziren eta agerian utzi du bide honetako segurtasunik eza. “Erarik txarrenean ikusi da trafiko sareko puntu beltza dela, abiadura altua ematen da eta bitarteko guztien bidez egin behar zaio aurre: premiaz egin behar da kontrol eta behaketa handiagoa eta epe ertainera trafikoa lasaitzeko ekimen errealak egin behar dira” azaldu du Blanca Guinea Hiritarren Segurtasunerako bozeramaile jeltzaleak.
Guineak zentzu honetan gogoratu du, Mugikortasunerako Mahaian inguruko auzokideen elkarteek proposatutako formulak azaldu direla, hau da, botoidun semaforoak jartzea edo inguruko abiadura moteltzeko eta arrisku egoerak ekiditeko errotonda eraikitzea. Aldi berean, EAJk gogoratu du Salburuan ematen den egoera bera ematen dela Zabalganan, Mariturrin eta Borinbizkarran. Beraz, gobernu taldea ezin da jardun puntualera mugatu. Blanca Guineak hiritarrei gogoratu egin die hiri osoan derrigorrezko abiadurara mugatu beharra dagoela bereziki hiriko une gatazkatsuenetan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09