Prentsa Aretoa
2012/02/08
EAJ-PNVk salatu duenez Arabako Ahaldun Nagusiak “PPren probetxurako baino ez du gobernatzen”
Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak salatu duenez Javier De Andres Arabar Ahaldun Nagusiak “bere alderdiaren probetxurako baino ez du gobernatzen, eta zehatzago esanda Javier Maroto Gasteizko alkatearen probetxurako”.
Iragan den ostiralean, Marotok iragarri egin zuen Udal Aurrekontuen tramitazioa bertan behera utziko zuela Arabako Foru Aldundiak gutun batean aurtengo zailtasun ekonomikoez informatu ostean.
EAJ-PNVren ordezkariek azaldu dutenez Javier De Andresek baieztatu zuen jakinarazpen hau arabar udal guztietara bidali zela. EAJ-PNVk argi utzi du “jaso duen bakarra Maroto izan da, eskura eman zitzaion gutunazalak ez baitu irteera zigilurik”.
Zentzu honetan,Ramiro Gonzalez Arabar Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramailea denak salatu du gutun hori “berariaz egin zen Gasteizko Udaleko aurrekontuen kentzea zuritzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09