Prentsa Aretoa
2012/02/09
Gasteizko EAJk talka-neurriak eskatu ditu kultura esparruko enpleguaren babeserako eta garapenerako
Vitoria-Gasteizko udaleko EAJko Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio martxan jar ditzala kultur industrietako enplegua sortzen eta babesteko eta arloa garatzeko neurriak .
“Zerbitzuen sektoreak hartzen du udalerriko langabeziaren erdia baino gehiago, eta hain zuzen ere, kulturaren sektorean ehunka zuzeneko lanpostu kendu dira krisiaren eraginez; zer esanik ez dago kulturaren mende dauden lan postuetaz, besteak beste turismoa, ostalaritza, komunikazioa eta merkataritza. Egoera honen aurrean, PPren erantzuna ezin da izan, hainbat lanpostu hartzen dituen kultur egitasmoak murriztea” esan du Iñaki Prusilla Kultura arlorako bozeramaile jeltzaleak.
Talde jeltzalearentzat, Gobernu taldeak planteatu dituen udal ekimen kulturalak arriskuan jartzeak hiritarren bizitza kalitatea kaltetzeko kolpea da, balore sistema oso baten transmisioari egiten zaion kaltea, garapen sozialari eta lan publiko honen menpe dauden hainbat enplegu kaltetzea.
“Ezin da hain inozo jokatu % 49ko murrizketak sektorean eragin handirik izango ez duela pentsatuta. Askoz gehiago da jokoan dagoena, adierazpen artistikoko forma askoren biziraupena, adierazpen artistiko eta kulturala, babes publikoaren mende baitago” azpimarratu du Prusillak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09