Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/16

Gasteizko EAJren ustetan, gazteentzako diru laguntasunak kentzeak oinarrizko eskubideak murriztea suposatzen du

Gasteizko udaleko EAJren Udal Taldearen ustetan, alkateak 18 eta 23 urte bitarteko gazteei ematen zitzaizkien diru laguntasunen truke elikagaiak emateko hartu duen erabakiak hiritargoaren oinarrizko eskubideak murriztea suposatzen du.

rss Ezagutzera eman
Nerea Melgosa EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Melgosa Talde Jeltzalearen barruan Gizarte Gaietarako bozeramaileak baieztatu duenez “neurri guztiz diskriminatzailearen aurrean gaude, oso gizarte sektore ahulari eragiten dio, eta eraso hauekin PPk etekin politikoa ateratzea du helburu”.

“Osoko Bilkura da era honetako modifikazioa aurkezteko tokia, eta alkateak bere asmoa iragarri duen modua aztertuta, argi dago ez duela gainerako alderdien babesik nahi. Araua urratuko du neurri hau Korporazioaren berrespenik gabe aplikatzen badu. Iragarpen honekin guztiz eztabaida  alderdikoia eragin nahi du etorkinen inguruan, PPk behin eta berriro egin baitu biztanle sektore  honen aurka” azaldu du Melgosak.