Prentsa Aretoa
2012/02/28
Gasteizko EAJk garbiketarako kontratuaren kontrol zorrotza egitea exijitu dio alkateari
Vitoria-Gasteizko Udalean EAJren Udal Taldea kezkatuta agertu da berriz, garbiketa kontratuan eta hiriko hondakinak biltzeko zerbitzuan ematen diren ez betetzeen eraginez.
Hori dela eta, Alvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak alkateari exijitu dio FCCren gaineko kontrol handiagoa eragin dezala; horrez gain, zerbitzua esleituta duen enpresari zigor espedienteak jartzearen inguruko informazioa eta auditoria egitea eskatu du; halaber, zinegotzi ardunarenaren agerraldia ere eskatu du udal gobernuak azken urteetatik hona gertatzen den egoeraren inguruan egiten duen balorazioa eman dezan, arazoa konpontzeko nahikorik egiten ez duelakoan.
Aurreko legegintzaldian ere, EAJren Udal Taldeak argitara atera zituen garbiketa zerbitzuan antzeman ziren irregulartasunak, hau da, kontratuaren betepenari eragiten zizkiotenak, besteak beste baliabide ezegokiak eta langileriaren lan baldintzak.
Gainera, Iturritxak adierazi egin du legegintzaldi honen hasieran, ez betetzeak garbiketari ez ezik, Vitoria-Gasteizen eragiten diren hondakinen bilketa,birziklatzea eta balioztatzeari ere eragiten diela.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09