Prentsa Aretoa
2012/03/01
Gasteizko EAJ-PNVk orain alokatzeko eta geroan erosteko aukera ematen duten etxebizitzak proposatzen ditu, une honetan ordaintzerik ez dutenei eskaintzeko
Vitoria-Gasteizeko EAJ-PNVren Udal Taldeak alternatiba berria proposatu du gaur egun etxebizitza erosterik ez duten pertsonek babes ofizialeko etxebizitza izan dezaten.
Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez erosteko aukera ematen duten alokatzeko etxebizitzak orain ordaintzerik ez duten pertsonentzako soluzio izan daitezke. “Lehen momentuan prezio ona ordainduko lukete alokairuan, eta aurrerago erosi ahal dutenean,prezioari bertan inbertitutakoaren zati bat kenduko litzaioke”. Urtaranek Osoko Bilkurari mozio bidez eskatuko dio Udalak behar besteko gestioak egin ditzala euskal legeriak aukera hori aurreikus eta martxan jar dezan”.
“Oro har, etxebizitza erosi nahi duten pertsonak dira, baina une honetan ezin dute aurrezkirik ez dutelako , lan baldintza prekarioak dituztelako edo finantza erakundeek mailegu hipotekarioa ukatzen dielako” azaldu du.
Gorka Urtaranek baloratu duenez udal gobernu taldeari azaldu zaion proposamen hau “neurri ona da eskatzaile mota guztiei erantzuna ematen dielako: Babes Ofizialeko Etxebizitza erosi nahi eta ahal dutenei, nahi duten arren orain ezin dutenei; eta halakorik nahi ez dutenei, alokatzea nahiago dutelako”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09