Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/06

Gasteizko EAJk hiritarrei arreta emateko zerbitzuko langileen egonkortasuna bermatzea eskatu du

Gasteizko Udaleko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari exijitu dio behar besteko neurriak har ditzala Hiritarrei Arreta emateko udal Zerbitzuko langileen egonkortasuna bermatzeko. Iragan ostiralean PPk zerbitzua lehiaketa publikora atera zuen, ohikoa baino aurrekontu eta epe txikiagoarekin. Zehatzago esateko, urteko aurrekontua %8,5ean murrizten da eta kontratuaren indarraldia 2 urtekoa izatetik igaro da luzaezina izatera.

rss Ezagutzera eman
Gasteizko EAJk hiritarrei arreta emateko zerbitzuko langileen egonkortasuna bermatzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

“Hori egitea, hiritarrentzako informazio eta eskariak kudeatzeko lan garrantzitsua egiten urteak daramatzaten langileen egoera kaltetzea da. Ezkutuko murrizketa berri honekin, funtsezko arlo bateko langileriak galtzen du, ezegonkortasuna eragiten delako; bestetik ere, hiritargoak ere galtzen du udal zerbitzua ezin baita modu berean eman, aurrekontua nabarmenki murrizten bada” azaldu du Iñaki Prusilla EAJren udal talde barruan, Hiritarren Informazio arlorako bozeramaileak.

“Beste behin ere egiaztatu dugu PPk bere irudi politika pertsonei eman behar zaien zerbitzuaren gainetik jartzen duela” amaitu du Iñaki Prusillak.