Prentsa Aretoa
2012/03/08
Gorka Urtaranen esanetan demokraziari huts egitea da alkateak udal aurrekontuarekin egin duen amarrua
Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko Udalean EAJ-PNVren bozeramaileak esan duenez demokraziari huts egitea da, Javier Maroto alkateak bozeramaileen bilera batean udal Aurrekontuaren luzapenaren inguruan egiten ari den modifikazioen inguruko informazioa emateko erabili duen amarrua.
“Gaur egiaztatu ahal izan dugu PPren aurrekontu egitasmoa kentzeko erabili zen amarrua. Alkateak eman digun informazioan egiaztatuta geratu da, inolako gardentasunik gabe eginiko modifikazioen bidez aurrekontuen luzapen bilakatu nahi duela urtarrilean aurkeztu eta gero erretiratu zuen aurrekontu egitasmoa. Hau da antzezpenaren azken zatia, murrizketa ber-berak aurkeztu nahi dizkigute desberdintasun bakarrarekin: kontu egitasmo baten inguruko ezbai politiko eta soziala bahitzen dela” baieztatu du Urtaranek.
Bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez, aurrekontu eztabaidaren azken kapitulu honekin egiaztatu egiten da alkateak ez duela akordioak lortzeko edo Udal Taldeen adostasuna bilatzeko borondaterik “Marotok bere kabuz inposatu nahi du Vitoria-Gasteizko gehiengo politiko eta sozialak partekatzen ez duen hiri eredua” adierazi du Gorka Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09