Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/14

EAJk Maturana Verásteguin Natur Zientzietako Museoa egiteko lanak gelditzea eskatu dio Arabako Foru Aldundiari

Arabako Batzar Nagusietako EAJ taldeak aurkeztu duen mozioan Arabako Foru Aldundiari eskatzen dio Maturana Verástegiko Jauregian Natur Zientzietako Museoa egiteko lanak “gelditzea”.

rss Ezagutzera eman

Talde jeltzaleak azaldu duenez, komunikabideen bidez jakin du foru erakundeak Natur Zientzietako museoa, gaur egun Doña Otxanda Dorrean dagoena, Maturana Verástegui Jauregira eraman nahi duela, azken hau birmoldatzeko lanak amaitzen direnean.

EAJren esanetan, PPren Foru Gobernuak gainerako batzarkide taldeei “kontsultatu gabe” hartu duen erabakia da; “inprobisazio politikaren eta inguruabarren arabera jarduteko politikaren fruitua da”. EAJren esanetan “hori oso ohikoa da Gobernu honen aldetik, batez ere kultur politikari dagokionez”.