Prentsa Aretoa
2012/03/23
Gasteizko EAJ-PNVk minbizia tratatzeko mugitzen diren familiei laguntzeko programa aztertzea eskatu du
Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal taldeak seme alaben minbizia dela eta, beste hiri batetara joan behar duten familientzako laguntasun programako irizpideak berraztertzea eskatu du.
Gaur egun, era honetako diru laguntasuna jaso ahal izateko aurreikusten den baremoak “kanpoan uzten ditu, kasu askotan” egoera ekonomiko larrian erortzen diren familiak, jeltzaleek adierazpen batean jakinarazi dutenez.
Egoera honek bereziki eragiten die leuzemiak jota eta nerbio sistema nagusiko tumoreak eta linfomak dituzten umeei. Ume hauek Barakaldoko Gurutzetako erietxera eramaten dituzte. Bestetik ere, kasu batzuk Madril edo Bartzelonako erietxeetara eraman behar dituzte.
Nerea Melgosa gizarte gaietarako EAJ-PNV Udal Taldearen bozeramaileak adierazi duenez, beste hiri batetara joateko edo aldi baterako , seme edo alabak bertan tratamendua jaso behar dutelako, bertan bizitzeko beharrizan honek “serioski kaltetzen du familia askoren bizitza kalitatea”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09