Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/27

Bateragune auziaren inguruko EAJren jarrera publikoa

Datorren asteazkenean, martxoak 28, Auzitegi Gorenak aztertuko du, Entzutegi Nazionalak Bateragune izeneko auzian kondenatu dituenak defendatzeko aurkeztu den helegitea. EAJk gogoratu nahi du prozesu judizial honen dotrina oinarrian dagoela Alderdien Legea izenekoa, bere egunean Euzko Alderdi Jeltzaleak erabat errefusatu zuen legea. Une honetan, berriz ere, lege hori indargabetzea eskatzen dugu, sistema demokratiko anitz eta osoari dagokion neurririk egokiena delakoan.

rss Ezagutzera eman

Entzutegi Nazionalak aurrera eraman zuen prozeduran ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak auzia amaitutzat ematea eskatu zuen, eta epaimahaiak bere ebazpena eman zuenean adierazi zuen ebazpena “Euskadiko bizikidetzaren normalizazioan atzera pausua suposatzen zuela eta zentzugabekeria politiko-judiziala zela  Ezker Abertzalearen munduan“ dena da ETA ”ezartzen zelako”.

Gaurko honetan, Auzitegi Gorenean aurkeztu den helegitearen tramitearen aurrean, EAJk berretsi egiten du halako jarduera judizialek euskal gizarteak bizikidetza eta normalizazio politikorako aldi berria eraikitzeko xedez gainditu nahi duen iraganaren parte direla.

Gure ustetan, atzo edo gaur, bazterketa politikoak eta aukeratzeko eta antolatzeko oinarrizko eskubideak mugatzeak ez dute inolako zentzurik. Salbuespen hauek osoko Estatu demokratikoaren mugak murriztu ditu. Gaur egun ez du inolako zentzurik ilegalizazio politikaren dinamikari eustea, lege barruan bestelako hauteskunde alternatibak daudenean, eta gainera ordezkaritza instituzional nabarmena lortu dutenean.

Beste alde batetik, “Dena da ETA” planteamendu murriztaileari ekitea, oinarrizko eskubideak urratzen dituen aurreiritzia izateaz gain, gaur egun balizko biktimismo eta indefentsioaz elikatzen direnei baino ez die laguntzen.

Horregatik guztiagatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak, berriro aldarrikatu behar du  bakean eta askatasunean biziko den Euskadi berria eraikitzeko erronkari, ordezkatzen duten sentsibilitate eta alderdi politiko guztiek ekin behar diotela. Helburu honetan ez dago bazterketa politikorako edo salbuespen judizialerako tokirik. Ez Bateragune auzian ez beste inon ere.