Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/27

ARICH erakundeko EAJren batzarkideek dimisioa aurkeztu dute PP eta Bilduk desegiteko hartu duten “bat bateko erabaki narrasa” aurrean

EAJren batzarkideek Gasteizeko Hiri Historikoa Biziberritzeko Agentziaren Batzordean aurkeztu dute gaur goizean beren dimisioa, Alderdi Popularrak eta Bilduk desegiteko hartu duten erabaki narrasaren aurrean. Álvaro Iturritxa Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkaritzan iragarri duenez “ARICH erakunde hau ixtean lortzen den gauza bakarra da Erdi Aroko Gunean udalak egiten duen jardunaren gardentasuna eta eraginkortasuna zailagotzea” .

rss Ezagutzera eman
ARICH erakundeko EAJren batzarkideek dimisioa aurkeztu dute PP eta Bilduk desegiteko hartu duten “bat bateko erabaki narrasa” aurrean

ARGAZKIA JAITSI

PP eta Bilduren erabakiz, ARICH erakundean funtzioak eta edukiak hustu ondoren, udal zerbitzu juridikoek iragarri dute legeak ezartzen duela Agentzia desegin beharra dagoela eta EAJk ez zuen inola ere erabaki horretan parte hartu nahi.

“Gure ustetan Agentzia hau hiriko antzinako gunea biziberritzeko tresna da, eta oraindik asko du egiteko” arrazoitu du Iturritxak. PP eta Bildu kontra agertu dira eta sozietatea desegiteko lanarekin jarraitzea erabaki dute.