Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/30

“BAIC lurperatzeko eta geltokia lekuz aldatzeko kostea 15 milioitik gora jarri da”

Gorka Urtaran Gasteizko Udalean EAJren Udal Taldearen bozeramaileak adierazi duenez, Bai Centerren lurperatzea eta autobus geltokia Foronda Ataritik Euskaltzaindia Enparantzara eramateko leku aldatze egitasmoa 15 milioitik gorako kostean jarri da. Kopuru hori gehitu behar zaio bigarren terminalak suposatuko dituen 8,5 milioi euro gehiago, terminal hau okerragoa izango den arren.

rss Ezagutzera eman
Gorka Urtaran, EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

“PP eta Bilduren arinkeriaren aurrean gaude berriz ere. BAIC lurperatzeko erabakia hartzean, hiria odolustu egingo dute. Zaramara 15 milioi bota dira, eta datuak ezkutatzen ari dira hiritarrek kopuruak ezagutu ez ditzaten” adierazi du Urtaranek.

EAJk jakin ahal izan du BAIC-etik irteteko kalte ordainek 2,2 milioi suposatzen dutela (alkateak esan baino 400.000 euro gehiago). Geltokia Forondako Atarian eraikitzeari uko egiteak 110.000 euroko indemnizazioak suposatu ditu. 

“PP eta Bilduk eragindako eragiketa bikoitz honekin erlazionatutako hau guztia dago ilunkeriaz eta informazioa eman nahi ez izateaz inguratuta. Duela hiru hilabete, Zabalgune 21eko kide naizen aldetik, Javier Marotori eskatu nion gastu hauen inguruko informazioa eta ez dut inolako erantzunik jaso” gaineratu du Urtaranek.