Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/18

Sabin Etxeak ateak zabalduko ditu larunbatean, 20. urteurrena ospatzeko, eta Alderdiaren irudi korporatibo berria aurkezteko

Euzko Alderdi Jeltzaleak apirilaren 21ean ospatuko du, Sabin Etxea bere egoitza nagusia biztanleriari ezagutzera emateko eguna, Jeltzaleen Bilboko egoitzak 20 urteak bete dituela ospatzeko. EAJ-PNVren eraikin berria 1992 urtean ireki zen, Sabino Arana eusko abertzaletasunaren fundatzailearen jaiotetxea zegoen toki berean. EAJk efemeride hau aprobetxatuz bere irudi korporatibo berria aurkeztuko du.

rss Ezagutzera eman

Ekitaldia 11:30ean hasiko da eraikinaren aurrealde osoa hartuko duen lona  jarrita. Jarraian, ekitaldi politikoa izango da Iñigo Urkullu EBBren presidentearekin. Ondoren, bertaratuek Sabin Etxeko instalazioak, bulegoak, bilera gelak eta abarrak bisitatzeko eta ezagutzeko parada izango dute. Jardunaldia 15:00etan amaituko da, eta ordura arte, Sabin Etxera hurbilduko diren bisitariek Alderdiko arduradun politikoekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute.

Urkullu aukeraz baliatuko da EAJ-PNVren irudi korporatibo berria aurkezteko. Estilo gaurkotu eta dinamikoa da,eta, era berean, talde jeltzalearen berezko elementuak mantentzen ditu. Orain arteko marka 1992koa da, orduko hartan anagramari (gaileta) letrak kendu zitzaizkion, bere eskuinaldean jartzeko.