Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/19

EAJ-PNVK trenbidea lurperatzeko sozietatearen bileran talde politiko guztiok egotea eskatu du

Vitoria-Gasteizko EAJ-PNVren Udal Taldeak alkateari eskatu dio talde politiko guztiak egon daitezela trenbidea lurperatzeko sozietateak datorren asteartean egingo den lehen lan bileran.

rss Ezagutzera eman
gorka urtaran, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Urtaran, talde jeltzalearen bozeramaileak ezinbesteko jotzen du egingo diren iragarkiak edo hartuko diren erabaki guztiak talde politiko guztien parte hartzearekin  adostea, udalerriko egitasmo estrategikoetako bat delakoan.

“Datorren astearteko bilera ezin da iragarki batetara eta hitz hutsal batzuetara mugatu. Vitoria-Gasteiz hainbat urtetan egon da lurperatzeko egitasmoaren egoeraz noiz jakiteko zain, eta hau errealitate bihur dadin, beharrezkoa da korporazioak  erabaki irmoak hartu  beharko ditugun foroan parte hartzea”, azaldu du Urtaranek.