Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/10

EAJk Lauaxetaren monumentua Gasteizko Karmeldarren komentuko plazan jartzea proposatu du

Gasteizko Udaleko EAJren Udal Taldeak Estepan Urkiaga Basaraz “Lauaxeta” euskal idazle eta olerkaria omentzeko monumentua Karmeldarren komenturako sarbidean dagoen plazan kokatzea proposatu du.

rss Ezagutzera eman
Iñaki Prusilla, EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritzarena da eskultura, eta gaur egun gordeta dago biltokian Euskaltzaindia Plazatik, inguruan egin ziren lanengatik kendu ostean. Ekainaren 25ean “Lauaxeta” fusilatua izan zeneko 75. urteurrena betetzen denez, talde jeltzaleak uste du aukera ona dela hiriak bere monumentua berreskura dezan eta Isabel Deunaren hilerriko harresiaren kontra fusilatua izan aurretik, bere azken egunak eman zituen tokira eramatea eskatu du.

“Beteko den urteurren honek izan beharko luke euskal kulturaren izenik esanguratsuena izan dena gogoratzeko aukera. Lauaxetaren heriotza bortitzak kolpe gogorra eman zion euskaraz idatzitako olerkigintzari. Orain, Gasteizen, aukera ona dugu Udala eta Eusko Jaurlaritza Estepan Urkiaga Basarazek eman zuenaren neurrira egon daitezen” azaldu du Iñaki Prusilla Kultura eta Euskara gaietarako bozeramaile jeltzaleak.