Prentsa Aretoa
2012/06/08
AIARAKO TXAKOLINAK INTERNATIONAL WINE GUIDE 2012 SARIAK JASO DITU
International Wine Guide 2012 k Arabako txakolinei hainbat domina eman dizkie, tartean, Eukeni eta Malkoa daude. Eukeni, Artomañan, Arabako mahatsondoekin egiten den txakolina da eta erabiltzen duen beratze metodoagatik jaso du aipatu saria gainera, aurten, 2011ko uztako 40.000 botila kaleratuko ditu.
Malkoa txakolinari dagokionez, Okondon egindakoa da “Señorio de Astobiza” txakolindegian, hauek ere beraien beratze metodoagatik jaso dute domina, eta aurreikuspenen arabera 2011ko uztako 2.000 botila kaleratu dituzte. Okondoko txakolindegiak brontzea jaso du "Señorio de Astobizagatik" eta Malkoak zilarrezko domina.
Bestalde, Xarmant txakolinak ere brontzezko domina eraman du, Amurrion ekoitzitakoa da eta Arabako Txakolina S.Lren eskutik datozkigu bere botilak. International Wine Guide nazioarte mailan egiten den lehiaketa bat da, non 24 lurraldetako 2.516 ardo dastatzen diren, datu esanguratsua; ardo guzti horietatik 753 bakarrik domina irabazi dutela.
Dominak eskuratzea oso albiste pozgarria bada ere ezin ahaztu, egungo Arabako Txakolinaren izendapenak 1989 urtean Arabako Txakolin ekoizleek elkartearen sorreran daukala bere hastapena, eta produkzioa, kalitatea eta gainerakoa hobetzen eta Araban Txakolinaren kontsumoa herrira eramaten egiten duela lan. Aiarako Bailaran egiten den produkzioan eragin handia dauka eta honezkero Hondarribi Zuri mota nagusitu dela esateko moduan gara, mahats mota honek inguruari primeran egokitzea lortu baitu.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09