Prentsa Aretoa
2012/06/21
ABBk Toki Administrazio foru diputatuak bere hitzak zuzentzea eskatu dio De Andresi
EAJren Araba Buru Batzarrak Javier Ruiz de Arbulo Toki Administrazio foru diputatuari eskatu dio atzokoan Arabako udal batzuen egoera ekonomikoaren inguruan eginiko adierazpenak zuzen ditzala. “udalak babestu eta zaindu beharko lituzkeenak dirua xahutzeaz, udal kudeaketa txarraz, edo arabar udalen hondamen ekonomikoaz hitz egin izanak esan nahi du Ruiz de Arbulo ez dagoela bere karguak eskatzen dion mailan” gaineratu dute jeltzaleek.
“Foru diputatuak EAJk gobernatzen duen lau Udaletako egoera ekonomikoaren inguruan egin duen azterketa faltsua da, udal hauek beren ordainketa guztiak egunean daramatzatelako, hornitzaileei zein langileei eman beharrekoari dagokionez. Alderantziz, ez da aipatzen egoera ekonomiko larri honek neurri batean edo bestean erakunde guztiei eragiten diela,Arabako Foru Aldundiabarne, eta hauxe da udalek lanak egiteko eta zerbitzuak emateko duten finantzabide nagusia” azaldu du ABBk.
Herrialde exekutiba jeltzaleak gaineratu duenez “inolako zehaztapenik ez duten salaketa larri eta desegoki hauen aurrean, EAJk Javier de Andrés Arabako Foru Ahaldun Nagusiari eskatzen dio neurriak har ditzala Ruiz de Arbulok berehalako zuzenketa egin dezan. Halakorik egin ezean, Arabako EAJk egoki joko dituen ekimenak jarriko ditu martxan Arabako Batzar Nagusietan”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09