Prentsa Aretoa
2012/06/22
EAJk 300 bat gabezi antzeman ditu Gasteizko lehen hezkuntzako 13 zentrotako mantentze lanetan
Gasteizko EAJren Udal Taldeak aurkeztu berri duen txostenean udalerriko 13 lehen heziketa zentrotan antzeman diren 300 bat mantentze akats biltzen dira. Azken asteotan egin den azterketan, talde jeltzaleak 273 intzidentzia bildu ditu, besteak beste segurtasun arazoak, zikinkeriak, hezetasunak, altzari berrien beharra edo jolas guneen narriatzea. Ikastetxe publikoak mantentzeko ardura udal eskumenekoa da, eta aurten beherakada handia eman da aurrekontuetan egin diren murrizketen ondorioz.
“Inork ezin du ulertu, barruko uztai berdea edo +Green Capital+ enparantza moduko inbertsio estetikoetarako hainbat milio euro egotea, eta, aldi berean, hainbat ikastetxe daude matxuraz josita.. Aurten bi milioitan murriztu da eraikinak mantentzeko aurrekontu orokorra, eta bien bitartean kopuru handiak xahutzen dira inorentzat lehentasun ez diren egitasmoak egiteko. Ikastetxe sarearen egoera onak lorategi egitasmoek baino hobeto bermatzen du gizarte jasangarritasuna eta bizitza kalitatea”, adierazi du Iñaki Prusilla, talde jeltzalearen barruan Hezkuntza gaietarako bozeramaileak .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09