Prentsa Aretoa
2012/06/24
Urkullu: “Bakerako egin behar dugun bideak gauza asko ditu oraindik finkatu beharrekoak”
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Lauaxetaren fusilamenduaren 75. urteurrenean adierazi duenez, “asko eta asko sufritu dugu. Gehiegi, esango nuke nik! Baina, Lauaxeta-ren omenez talde moduan egiten dugun omenaldi honen bidez, biktimak gogoratzeaz gain, bakearen lorpena aldarrikatu nahi dugu”.
Iñigo Urkullu (Lauaxetaren fusilamenduaren 75. urteurrenean)
HITZALDIA - 2012/06/24
“Aurreko urteko urriaren 20-tik aurrera, Herri txiki honetan igaro dugun egun bakoitzak lagundu izan du etorkizun oparoa izango dugulako itxaropena finkatzen; herri honen kezken artean ez dela sekula gehiago bortxakeriarik egongo. Aske bizi gara orain biktima berriak izango ez ote direlako mehatxurik gabe. Aske gaude orain hurrengo izua nondik etorriko ote zaigun pentsatzeko beharrik gabe. Eta bizipen horrek zerumugak zabaltzen dizkigu, pertsona eta Herri bezala” gaineratu du.
Urkulluren aburuz, “bakearen ongi gorena geureganatu dugu; eta gure eskuan dago balore iraunkor eta finko bilakatzea, ongi horren oinarrian, bizikidetza berria eraiki dezagun”.
“Laburra izan da orain arte bedeinkapen horretaz gozatu izan dugun aldia. Baina... aise ohitzen gara onera; eta horixe da bakea hain zuzen, gauza on-ona. Horren aurrean, bortxakeria eta bere ondorio mingarriak betiko amaituak direla pentsatzeko tentaldian eror gaitezke. Egingo dugun bide hori, gure oin-azaletan bide zidor, eroso eta oztoporik gabea bailitzan zabalduko dela pentsa genezake”.
“Baina... ez! Bortxakeria adierazpenik eza da gatazka oro gainditzeko parte funtsezko eta ezinbestekoa. Eta, jaun-andreok, bakerako egin behar dugun bideak gauza asko ditu oraindik finkatu beharrekoak. Eragindako mina aitortzea, erantzunkizuna lepo-gainean hartu, kalteari zor zaion ordaina, aurkariari aurpegira begiratzea eta aitortzea, ideia guztiak errespetatzea, inposaketari eta gizakiak menderatzeari uko egitea; elkarrizketa, gizakien artean irizpideak elkar trukatzeko tresna bakartzat jotzea; aniztasuna, eta gutxiengo eta gehiengo joko demokratikoa errespetatzea dira, besteak beste, funtsezko erronkak, eraikitzeko bidean dugun Euskadi berria lor dezagun” azaldu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09