Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/08/06

Urtaran-ek PP eta PSE jo ditu Vitoria-Gasteizko Udalaren “egoera ekonomiko larriaren” arduradun gisa

Gasteizko Udaleko EAJ-PNV alderdiaren bozeramailea den Gorka Urtaran-ek PPri eta PSEri egotzi die herriari “kalte ekonomiko handia” ekarri dion politika garatu izana. Haren ustez bi alderdi hauek dira EAEko hiriburuko udalak bizi duen “egoera ekonomiko larriaren” “arduradun nagusiak”.

rss Ezagutzera eman

Gainera, Urtaranek gogoratu du udalak gaur egun duen PPko alkatea, Javier Maroto, Udaleko Ogasun saileko burua izan zela 1999 eta 2007 urteen artean, hau da, “aparteko diru-sarrerak, aurreikusitakoak baino handiagoak” egon ziren aldian. Haren esanetan "Dena den, Udalak zorra bikoiztu zuen: 35 milioi eurotik 70 milioitik gora igaroz".

Onda Vasca-n egin duen elkarrizketa batean Urtaranek azaldu du “Espainitatik ezarri den eredua, ondorio ekonomiko larriak izan dituena” dela oraingo egoeraren eragilea “Gasteizen gutxienez; izan ere, gogoratu egin behar da 12 urte daramatzagula PP eta PSE-EE alderdien gobernuarekin”.