Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/08/23

EAJ-PNVk Forondako murrizketak kritikatu ditu eta Euskadirentzat aireportuen eskumena eskatu du

Arabako EAJ-PNVk ohartarazi duenez, Forondako aireportuaren funtzionamendu-ordutegiaren murrizketa baieztatzea "erabat kaltegarria" izan daiteke azpiegitura honentzat eta Arabako ekonomiarentzat. Horren ostean eskatu du aireportuak kudeatzeko eskumena Euskadiri transferitzeko.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Forondako murrizketak kritikatu ditu eta Euskadirentzat aireportuen eskumena eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Alderdi jeltzaleak, Arabako PPko buruzagi nagusiek neurri hori saihesten saiatzeko egin dituzten gestioei buruz, azpimarratu egin du Arabako popularren buru Alfonso Alonso, ahaldun nagusi Javier de Andres, eta Gasteizko alkate Javier Maroto, Forondaren ordutegiaren murrizketa hori "geldiarazteko ez direla gauza izan".

Arabako Foru Gobernuko eta Vitoria-Gasteizko Udaleko buru diren PPko arduradunen "gaitasun eza" ikusirik, "Forondak eguneko 24 orduetan jardun ahal izateko beharrezkoak diren neurriak" Eusko Jaurlaritza berriak hartu beharko dituela adierazi du.