Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/09/04

EAJk premiazko jotzen du Araban langabezi larria zuzentzeko neurriak hartzea

Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan EAJren Batzarkide Taldearen bozeramaileak “Araban langabezi egoera larria zuzentzeko neurriak hartzea” eskatu du “jarduera ekonomiko eta enpleguaren sorrera eragin dezagun” .

rss Ezagutzera eman
EAJk premiazko jotzen du Araban langabezi larria zuzentzeko neurriak hartzea

ARGAZKIA JAITSI

Gonzálezek gogoratu duenez “gaur ezagutu ditugu Lanbide Euskadiko Enplegu Zerbitzuetako bulegoetan erregistratu diren langabezi datu berriak. Araban 25.469 langabe dira gaur egun, hau da, abuztuan % 2,63ko egoera eman da”.

“Arabako Ahaldun Nagusiari gogoratu nahi diogu, uztailaren 12an Arabako ekonomia biziberritzeko egin zen Osoko Bilkura Monografikoan neurri batzuk onartu zirela Foru Erakundeetatik Arabar ekonomia berrabiatzen saiatzeko” gogoratu nahi izan du jeltzaleen bozeramaileak.