Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/09/10

Urkulluk erreskaterik egongo ote den argitzea eskatu dio Rajoyri

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidente eta lehendakarigaiak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari eskatu dio “egia esatea” eta erreskaterik egongo ote den argitzea. Bere ustetan “ez da ona Euskadi edo Galizan urriaren 21eko hauteskundeetako balizko emaitzen arabera jokatu behar izatea”, gizartea “ez baitago Espainiar Gobernuaren edo PPren taktika jokoen zain egoteko” eta hurrengo hauteskunde autonomikoen zain egoteko moduan.

rss Ezagutzera eman
Urkulluk  erreskaterik egongo ote den argitzea eskatu dio Rajoyri

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk azpimarratu du ezinbestekoa dela erreskaterik egongo ote den jakitea, erreskate hori “panazearik” ez dela azpimarratu duen arren, Grezia edo Portugalen ikusi izan den moduan. “Baina, egia da Espainiar estatuak abendurako 30.000 milioi euro itzuli beharko dituela” gaineratu du.

Bere ustetan “ezbaia da erreskateari bai ala erreskateari ez, eta ez lehenago edo beranduago” eta esan egin du Estatua erreskatatu behar baldin bada “albait arinen izan dadila” baina “exijentziak ondo ezagututa” .

Iñigo Urkulluk azaldu duenez “ez da ona urriaren 21eko hauteskundeetako balizko emaitzen arabera jokatu behar izatea”, gizartea “ ez baitago Espainiar Gobernuaren edo PPren taktika jokoen zain egoteko” eta hurrengo hauteskunde autonomikoen zain egoteko moduan.