Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/06

Urkullu: “Arabak badu etorkizuna, lurralde honi bultzada emango diogu”

EAJren EBBren presidentea eta lehendakarigaia, Iñigo Urkullu, Landaburu Etxean izan da gaur, Araba Buru Batzarraren egoitzan, EAJk jarri duen Call Center-eko bolondresekin. Bertatik bolondresek telefonoz deituko diete arabarrei, Euskadi krisialditik irten eta Bakea eta Bizikidetza sendotzeko EAJk duen proiektua azaltzeko. Iñigo Urkulluk txalotu eta eskertu egin du. bolondresen lana.

rss Ezagutzera eman

Iñigo Urkulluk eskatu die bolondresei, “Euskadirekin duten konpromisoa azaltzeko herritarrei. Behar diren azalpenak eman, zuen proposamenak kontatu. Euskadin eta Gasteizen garai zailak bizitzen ari gara, eta albiste txarrei aurre egiteko itxaropena ere trasmititu behar dugu. Arabak etorkizuna du, bultzada emango diogu Arabari”.

 

Ez da garai erraza Eusko Jaurlaritza kudeatzeko, onartu du Iñigo Urkulluk. “Beharrezkoa izango da zorroztasuna eta ondo eginiko lana. Horregatik zintzotasunez jokatu eta egia esateko eskatzen dizuet. Ez dugu aginduko egin ezin dugunik.

 

EAJren gizon emakume guztien giza kalitatea trasmititu behar duzue, gertutasuna. Bukatzeko, boto guztiak beharrezkoak direla esan du Urkulluk eta horren alde lan egin behar dela. Herri hau EAJk gobernatzea nahi dutenek EAJri eman behar diote bozka, hori da azaldu behar duguna.