Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/09

Urkullu: “Politika ekonomiko berria proposatzen dugu, denon artean enplegua sortzeko”

Iñigo Urkullu, EAJren EBBren presidentea eta lehendakaritarako hautagaia Aguraingo nekazar azokan izan da gaur. Bertan adierazi du “krisialditik irteteko, hiru sektoreak berpiztu behar direla, aurreneko sektoretik hasita”.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidentea eta lehend

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkulluk ekonomia eta enplegu gune berriak bultzatzeko EAJren lehentasunak azaldu ditu:

Eko-tekonologiak eta “ekonomia berdea”, ingurumena errespetatzeko; enegia, enplegu arloan eskaintzen dituen aukerak baliatuz; industriari lotutako zerbitzu berriak, diseinua, tekonologia aurreratuak eta kreatibitatea; eta azkenik, hiri garapena eta kalitatezko nekazal produkzioari lotutako jardun berriak.

Hori guztia “ekonomia berpiztu, inbertitu eta lagundu, denon artean Euskadin, berriro ere, enplegua sortzen hasteko”, esan du Urkulluk, baina EAJren bigarren konpromiso handia ahaztu gabe, alegia, “pertsonei erantzunak ematea eta gaizki pasatzen dutenek gure babesa eta laguntza jasoko dute”, ziurtatu du.