Prentsa Aretoa
2012/10/11
Urkullu: “Euskal osasun sistemaren kalitatea berreskuratuko dugu”
Iñigo Urkullu, EAJren EBBren presidentea eta lehendakariagaia, Gasteizko Santiago Ospitalean izan da gaur. Bertan ziurtatu du EAJren helburua, osasun arloan “euskal osasun sistemaren kalitatea berreskuratzea”, dela. “Pertsonak dira osasun sistemaren ardatz nagusia”, gaineratu du.
Iñigo Urkullu. Santiago Ospitalea. Gasteiz
HITZALDIA - 2012/10/11
Iñigo Urkulluk ziurtatu duenez “osasun zerbitzua herritar guztien esku egongo da. Estaldura unibertsala bermatuko dugu". Eta horretarako aurreneko urratsa honako hau da: “lehen mailako arreta zentroak indartzea”.
EAJ-k horretarako osasun sistema publikoa modernizatu eta hobetzea proposatzen du, azpiegitura, baliabide tekniko eta teknologiak hobetuz. Gasteizen esaterako, ziurtatu du Santiago Ospitalea, ospital orokor bezala mantetzeko asmoa duela.
Urkulluk gainera osasun zentruen autonomia defendatu du. Bestetik, sendagaien erabilera arrazoizkoa bultzatuko du, eta generikoen erabilera Europako mailekin berdintzeko neurriak bultzatu ditu. Amaitzeko, esan du, euskal ospitaleetan osasun ikerketa sarea indartuko duela esan du hautagai jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09