Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/12

Urkullu: “Gure konpromisoa Euskadin gizarte politikak bermatzea da”

EAJren EBBren presidentea eta lehendakarigaiak, Iñigo Urkulluk, Gasteizko Lakua Adinekoen egoitzara egindako bisita batean esan du “gure helburua Euskadin gizarte politikak bermatzea dela”.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea eta lehend

ARGAZKIA JAITSI

“Bizi dugun egoerak gizarte itun bat eskatzen du, gizarte zerbitzuak bermatzeko ituna”, esan du. Gizarte konpromisoen ituna: kontratu publikoetan klausulak jasotzeko, gizarte bazterkeria pairatzen duten horien kontratazioa sustatzeko; udaltxeetan oinarrizko gizarte zerbitzuak indartzeko, Lanbideren enplegu zerbitzuen eskutik; baliabiderik gabeko pertsonen gutxieneko errenta finkatzeko, ez daitezen bazterkerian erori; gutxien duten horien osasun arreta bermatzeko; eta etxerik gabeko pertsonek etxe eta pentsioak izan ditzaten sare bat sortzeko.  

Urkulluk esan du, “gehiago egin behar duen Gobernua behar dela orain”, eta aldiz, egungo Jaurlaritzak, gogortu egin dituela Diru sarrerak bermatzeko Errenta lortzeko baldintzak, eta %7 jaitsi duela horretara bideratutako aurrekontua.

Honetaz gain, familia ugarientzako laguntzak gehitu. haurreskoletako izenematea eta zerebitzua hobetu, zaintza partekatua defendatu edota familia bitartekaritza indartu. “Horiek ere EAJren konpromisoak dira, gure proiektuan familiari laguntzeko neurri egokiak garatuko ditugulako, familia gizarte kohesiorako elementua den aldetik”.