Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/15

Urkullu: “Datozen urteetako norabidea dago jokoan”

Iñigo Urkullu, EAJren EBBren presidentea eta lehendakarigaiak adierazi du garai zailak dauzkagula oraindik aurretik, baina denon artean egingo dugula aurrera. “Egoera zaila da, eta epe laburrean ez da hobetuko. Gure konpromisoa ekonomia berpiztu eta enplegua sortzea da. Gizarte helburua da, eta geurea ere bai”, esan du Urkulluk.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu, EAJren EBBren presidentea eta lehen

ARGAZKIA JAITSI

Hautagai jeltzaleak Arabako gizarte eragileekin izan duen topaketan, Gasteizen, eskertu egin die bertaratu diren guztiei adierazitako babesa. “Aurrera pausu bat eman duzue, zuen konpromisoa azaldu diguzue. Eskerrik asko. Guk ere gauza bera egiten dugu, Gasteiz eta Araba dira gure konpromisoa. Bete egingo duguna”.

Iñigo Urkulluk azpimarratu du “gazte enplegurako osoko plan bat abian jarri” behar dela, “praktika kontratoak, autoenplegua, nazioarteko beka programak. Ekonomia berpiztu, gazteek lan aukerak topatzeko".