Prentsa Aretoa
2012/10/19
68.500 dei Arabarren kezkak eta proposamenak entzuteko
Deitu ta Entzun, EAJ-PNVk Araban Hauteskunde Kanpaina honetan abian jarri duen ekimen aitzindaria amaitu berri da, 68.518 dei telefono egin ostean .
278 bat pertsona boluntario, alderdikide eta alderdizaleak izan dira telefono konexio horiek egin dituztenak, kanpainako 15 egunotan Arabako beste horrenbeste etxebizitzarekin kontaktatzeko.
Xabier Agirre, Eusko Legebiltzarrerako Arabako hautagaiak Arabar hiritargoak eskaini duen arreta eta deiak egin dituztenen lana eskertu ditu .
Agirrek azaldu duenez, "kontua ez zen botoa eskatzea, bertan bizi direnek esateko zutena entzun nahi genuen; eta, bide batez, gutxitan ematen den, baina hain ezinbesteko dugun politika eta gizarte arteko harremana sustatu nahi genuen" .
EAJ-PNVk ekimen honen bidez, hiritarrek azaldutako 156 proposamen jaso ditu .
Xabier Agirrek azaldu duenez, lau multzotan laburbil daitezke :
- Egoera ekonomikoa eta langabezia, bereziki gazteen langabezia.
- Santiago ospitalearen etorkizunaren inguruan dagoen kezka.
- Forondako aireportuaren egoeraren inguruan dagoen kezka.
- Guztiek eskatzen dutena: kudeaketa publikoan zorroztasun eta gardentasun handiagoa
Jarraian, Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabar herrialdean aurkezten duen hautagaiak gogoratu egin du EAJ-PNVren Hauteskunde Egitasmoak gai horien inguruko proposamen zehatzak aurreikusten dituela:
- Gazteentzako Enplegu Plana
- Santiago Ospitalean espezialitate guztiak mantentzeko konpromisoa
- Arabar erakundeek Forondako defizitaren erdia hartzeko proposamena, 24 ordutan zabaldu ahal izateko.
- Eusko Jaurlaritzaren funtzionamendu gastua murrizteko eta gardentasun plana egiteko apustua .
Amaitzeko, Xabier Agirrek EAJ-PNVrentzako botoa eskatu du "Araba eta Euskadi osoa aurrera ateratzeko gaitasun eta konpromisoa erakutsi dituelako"
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09