Prentsa Aretoa
2012/11/12
Gasteizko EAJk salatu duenez PPk enplegu politiketarako hasiera batean ezarri zen aurrekontuaren herena baino ez du erabili
Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu duenez, Gobernu Taldeak enplegu politikarako hasiera batean ezarri zen aurrekontuaren herena baino ez du erabili. PPk egin zuen lehen kontu egitasmoan gai honetarako 22,6 milioi euro utzi bazituen, luzapenarekin zenbaki hau 17,6 milioitara jaitsi zen. Ondoren, aurrekontuetan egin diren aldaketek kopurua 14,4 milioitan utzi dute. Orain, Talde jeltzaleak ikusi du kopuru horretatik % 59 baino ez dela erabili, eta 6 milioi utzi dira inbertitu gabe, ekitaldia amaitzeko zazpi aste geratzen direlarik.
“Jeltzaleok legegintzaldi honetarako lehentasun jotzen dugun arloan, lehenengo eta behin irizpiderik gabeko murrizketak egin ziren,eta orain ikusten dugu gobernua guztiz arduragabe dagoela geratzen den dirua inbertitzeko orduan. PP alderdia udal lanpostuak ezabatzeaz gain, eskuan dituen baliabideak ere ez ditu enpleguak sortzen inbertitzen, eta ez dezagun ahaztu udalerri honetan urrian 20.752 langabe zenbatu direla" azaldu du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak.
“Sustapen Ekonomiko arloko gastua zenbat eta gehiago aztertu, ageriago dago PPren koherentzia eta zorroztasunik eza, eta argiago geratzen da Marotorentzat enplegua ez dela inolako lehentasuna. Iraingarri jotzen dugu, oraingoak moduko krisi garaiotan, gobernua horrenbesteko arduragabetasunez aritzea" esan du Urtaranek. Aldi berean esan duenez "baldintza horietan, ezinezkoa da PPrekin aurrekontuen inguruko akordio batera heltzea, ez daitezela EAJrengana akordio eske etorri. Sustapen ekonomiko eta enplegurako politikek 180 graduko buelta eman beharko lukete gure adostasuna jaso ahal izateko" .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09