Prentsa Aretoa
2012/11/19
Gasteizko EAJk kontzentrazio aurrekontuaren premia aldarrikatu du
Gasteizko EAJren Udal Taldeak publikoki azaldu ditu Alderdi Popularrari aurkeztu dizkion baldintzak, udalean aurrekontuen inguruko akordioa lortzen saiatzeko; aldi berean eskatu dio albait arinen behar besteko informazioa ematea, elkarrizketak hasi ahal izateko.
Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak "kontzentrazio aurrekontua" eskatu du, talde politiko guztien parte hartzea eman dadila. "Ez dugu negoziaketan esklusibotasunik eskatzen" azaldu du. Era berean exijitu du alkateak oraingo kontuak ez luzatzeko konpromisoa har dezala, aurtengo aurrekontuarekin egin ez bezala. Gaur goizean Javier Marotori helarazi zaion idazki berean eskatu zaio PPren egitasmo esklusiboak geldiaraztea.
EAJk ez du ulertzen nola alde batetik 2013rako Aurrekontuak negoziatzeaz hitz egiten den, oraindik hitz egiten hasteko behar den informazioa eman gabe. “Datuak talde politiko guztioi ematea nahi dugu. Behin baino gehiagotan eskatu arren, gaur egun oraingoz ez dugu oraingo luzapenaren exekuzio mailaren edo 2013rako aurreikuspenen inguruko datu eguneraturik " azaldu du Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09