Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/11/21

EAJk Europara eramango du Fracking-aren kontrako jarrera, eta ateratzeko teknikak hobetzea eskatu du

Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Europar Legebiltzarraren bilkurara eraman du, lurzorutik gas ez arruntak ateratzeko, Europako gune ezberdinetan aplikatu nahi diren Fracking tekniken kontra, alderdi honek mantentzen duen jarrera. "Teknologia segururik ez dagoen bitartean, ustiapen eta araketa teknika segururik ez dagoen bitartean" esan du "hobe da baliabide hau ingurumena arriskutan jarri gabe ustiatzeko ikerketa eta teknologia lideratzeari ekitea".

rss Ezagutzera eman
EAJk Europara eramango du Fracking-aren kontrako jarrera, eta ateratzeko teknikak hobetzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Bilbaok onartzen du Europak energia iturri alternatiboak behar dituela, baina gogoratu duenez Europar Batasunak ere konpromisoa duela "garapen jasangarrirako eredu batekin. Gas ez arrunten erretserbak aukera izan daitezke gaur, egia da hori. Baina, aukera bat da Europak baliabide hau ingurumena arriskutan jarri gabe ustiatzeko ikerketa eta teknologiaren liderra izatea lor dezan". Zentzu horretan berretsi duenez "ezagutzen den teknologia gainditu arte: araketarik eta ustiaketarik ez” .