Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/11/27

EAJk uko egin dio CONAMA Ingurumen kongresura joateari

Javier Maroto Vitoria-Gasteizko alkateak Madrilera CONAMA Ingurumen Kongresura, Gazteizko Etorbidearen erreformarekin egingo den Barne Uztai Berdea egiteko egitasmoa eramatea erabaki duela jakin ondoren, EAJk uko egin dio kongresura joateari. "Marotok ez du oraindik ulertu, PPren egitasmoak ez direla Udalaren egitasmoak. PP behin eta berriz tematu da alde bakarretik erabaki den inbertsio hori mantentzen, egitasmoaren alde dagoen alderdi bakarra berea den arren" adierazi du Alvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak.

rss Ezagutzera eman
EAJk uko egin dio CONAMA Ingurumen kongresura joateari

ARGAZKIA JAITSI

“Ez da egokiena, PPk Barne Uztai Berdea egiteko duen alde bakarreko egitasmo horri garrantzia ematea, egitasmoaren arabera urmaela eraikitzea eta landare batzuk jartzea besterik egingo ez  delako" adierazi du Iturritxak .

“Alkateak ondo baino hobeto ezagutzen ditu Gasteizko etorbidea erreformatzeko dagoen egitasmo horri egiten dizkiogun kritikak, lorezaintza egitasmoa baino ez da eta hainbat milioi euro inbertituko direlako, egoera larri hauetan, bat ere beharrezkoa ez den egitasmoa gauzatzeko. Penagarria da adostu gabeko egitasmoak indartzea, Korporazioak adostu dituen beste batzuk bazterrean uzten diren bitartean" ezarri du EAJren zinegotziak.