Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/01/10

EAJk Marotori egotzi dio kriminalizatu egiten dituela laguntasun sozialak jasotzen dituzten pertsonak

Gasteizko Udaleko EAJren Udal Taldeak Javier Maroto alkateari egotzi dio laguntasun sozialak jasotzen dituzten pertsonak kriminalizatzeko saiakera egin nahi izatea. Jakinarazi dutenez publiko egin dute, ustez, bidegabe jaso diren prestazioak itzultzeko, 37 pertsonari ireki zaien prozedura.

rss Ezagutzera eman
EAJk Marotori egotzi dio kriminalizatu egiten dituela laguntasun sozialak jasotzen dituzten pertsonak

ARGAZKIA JAITSI

“Laguntasunak jasotzen dituzten pertsonak kriminalizatzen ari dira, entzunaldi tramitea hasi delako,baina oraindik ez dira ondorioak ezagun. Izan daiteke pertsona hauetako batzuek prestazioak ondo zuritzea, baina PPk ez du aldez aurretik kondenatzeko arazorik izan" azaldu du Nerea Melgosa Gizarte Gaietarako bozeramaile jeltzaleak.

Nerea Melgosak gogoratu duenez, laguntasun sozialak jasotzen dituzten pertsonen kriminalizatze hau PPk erabili ohi duen diskurtsoa da,  jendearen arreta Gazteiz hiriak dituen arazoetatik desbideratzeko. Zinegotzi jeltzaleak, datorren asteartean,urtarrilak 15, egingo den Gizarte Politiken Batzordean galdetuko du 37 pertsonen kasuan gizarte prestazioak itzultzeko hasi den prozeduraz.