Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/02/07

Urtaranek baieztatu duenez Santiagon ospitale orokor baten espezialitateak mantenduko dira

Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko Udalean EAJ-PNVren bozeramaileak baieztatu duenez, Santiago ospitaleak ospitale orokor bateko Larrialdi Zerbitzu bera eta espezialitate berberak mantenduko ditu, besteak beste Traumatologia edo Barne Medikuntza .

rss Ezagutzera eman

Aurreko Gobernuak Olagibel kaleko instalazioak gaixo kronikoei arreta emateko erietxe bihurtzeko zituen asmoen aurrean, Urkulluren Exekutiboak hauteskundeetan iragarri zuena beteko du, eta Santiagon larriei eman beharreko arreta zerbitzua ematen jarraituko dute. "Hau dena egingo da Txagorritxuko ospitalearekin etengabeko lankidetza mantenduz, funtsezkoa baita Arabako Unibertsitate Ospitalearen funtzionamendu zuzenerako; dena egingo da osasunean eta ekonomian eraginkor izateko irizpideekin" azpimarratu du Urtaranek.

“Osasun arloko oraingo arduradunek aurreko Eusko Jaurlaritzak Arabar herrialderako antolatu zuten osasun arreta eredua berraztertu dute. Beti eraikitzeko asmoak gidatuta, larriei arreta emateko bi instalazioak mantenduko dituzte, era integratu eta osagarrian lan eginez" azaldu du udal taldearen bozeramaileak.