Prentsa Aretoa
2013/02/15
Olabarria: “Prestatu Planaren eta bazterketaren artean, 400 euroak nahiago”
Emilio Olabarria Euzko Abertzaleak taldean enplegu gaietarako bozeramaileak baieztatu duenez langabezi prestazioa agortzen zaien pertsonei lanbiderako prestatzeko programa luzatzeko eta enplegurako zein langabeen babes sozialerako beste neurriak hartzeko Erret Dekretuak "hobekuntza batzuk behar ditu, gabezia handiak dauden alorretan". Iragarri duenez Euzko Abertzaleak taldeak "Lege Egitasmo gisa tramitatzea eskatuko du, arauak jatorriz dituen gabeziak zuzentzeko.
EAJ-PNVren Diputatuak baieztatu duenez "Prestatu planaren iraupenak babesten den gertakizunaren besteko iraupena izan beharko luke", eta salatu egin ditu "langabeak estigmatizatzeko erabiltzen diren tresnak", "hiritar guztiek egin beharko lituzketen jardueretara derrigortzen direlako", besteak beste hondamen naturaletan laguntzea eta "lanpostu berria bilatzeko ekimenean arduraz aritzea", eta Olabarriaren esanetan kontzeptu hori "ezin da neurtu".
Dena dela, Euzko Abertzaleak Taldeak arauaren alde bozkatuko du, Olabarriaren esanetan "Prestatu Planaren eta bazterketa sozialaren artean, 400 euroak hobesten ditugulako".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09