Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/02/25

Urtaran baikor dago Gasteizen hiriburutartasun kanonaren inguruan piztu den polemikaren aurrean

Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko udalean Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldearen bozeramailea baikor agertu da eta itxaropentsu dago Vitoria-Gasteizen hiriburutartasun kanonaren inguruan piztu den auzia laster konpontzea espero duelako. "Buru belarri ari gara arabar hiriburuak Eusko Jaurlaritzaren ekarpen ekonomikoa jaso dezan, Jaurlaritzak jarrera ona agertu du eta ahalegin handia egiten ari da Gasteiz hiriak 2013 urterako kontsignatuta duen kopurua jaso dezan" azaldu du.

rss Ezagutzera eman
Urtaran baikor dago Gasteizen hiriburutartasun kanonaren inguruan piztu den polemikaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Auzia aurreko asteko asteazkenean piztu zenetik, Urtaran etengabeko harremana mantendu du Eusko Jaurlaritzako Ogasun Saileko arduradunekin. Ondorioz, baikor dago egun gutxiren buruan akordio bat lortzearen inguruan .

Javier Marotok datorren ostiraleko Bilkuran eztabaidatzeko eta, Lehendakariari zuzenduta, Legebiltzarrean erregistratu duen galderari buruz, Urtaranek uste du ez dela eztabaida horretara heldu behar. "Kasu honetan, eraginkorragoa da diskrezioa eta Eusko Jaurlaritzarekin konplizitatea bilatzea, Iñigo Urkulluri legebiltzarrean galdetzea baino. Marotori lasai egotea eskatzen diogu, elkarrizketak ondo bideratuta daudelako" amaitu du Gorka Urtaranek.