Prentsa Aretoa
2013/02/26
EAJk pentsioen balioa ez igotzearen kontrako inkonstituzionatasun errekurtsoa erregistratu du
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak oposizioko gehienekin batera (PSOE, CIU, Ezker Anitza eta UPD), gaur goizean erregistratu du inkonstituzionaltasun errekurtsoa, PP alderdiak Segurantza Sozialaren sistema sendotzeko eta bermatzeko, azaroaren 30ko 28/2012 Erret Dekretu Bidez, pentsioen balioa ez igotzeko hartu zuen erabakiaren kontra.
Aitor EstebanDiputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea Auzitegi Konstituzionalera joan da Emilio Olabarria, Toledoko Itunean EAJ-PNVren bozeramaile denarekin. Errekurtsoa erregistratu ostean medioetan egin diren adierazpenetan, Olabarriak salatu du PPk pentsioen zenbatekoei ezarritako %1ko igoerak “pentsiodunentzat suposatzen duela eros ahalmena % 1,9 galtzea, pentsioak KPIren arabera ez igotzeko klausula aplikatzen delako”.
Emilio Olabarriak baieztatu duenez ED honek inkonstituzionaltasun ezaugarri “argiak” ditu, alde batetik atzeraeragina kaltetzen duelako eta bestetik pentsioen nahikotasuna kolokan jartzen duelako. Amaitz
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09