Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/03/08

Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena 2013

Nazio Batuen Erakundeak 1975 urtean erabaki zuen martxoaren 8a izango zela harrezkero, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna, giza eskubideen aldeko borroka emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka ere badela ezartzeko. Data honen aurrean, EAJ-PNVk bat egiten du munduko emakume guztiak aitortzeko eta omentzeko egingo diren ekitaldiekin, eta zera ADIERAZTEN du:

rss Ezagutzera eman
Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena 2013

ARGAZKIA JAITSI

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Urteko egutegian ezarri zen,  beren eskubideak lortu eta defendatzearren, egunero borrokatzen diren, eta batzuetan  beren bizia arriskutan jartzen duten   mundu osoko emakume guztiak omentzeko. Feminismoa, gizateria osoarentzat beharrezko baloreetan oinarritutako kultura eta filosofia dela aitortzeko eguna da. Berdintasunak pertsona guztien autonomiaren garapena laguntzen du, berdintasun harremanak garatzea sustatzen du eta demokrazian aurrera egiten laguntzen du. 

Berdintasuna da, beraz, giza eskubide bat, gizarte osoarentzako onurak ekartzen dituena. Eskubideak ez dira giza eskubide izango, emakumeen eskubideak kontuan hartzen ez badituzte.

Martxoaren 8 aere bada orain arte  erdietsi ditugun lorpen eta aurrerapenak ospatzeko eguna. Esparru politikoan, emakume eta gizonen parte hartze gero eta orekatuagoak islatzen du alor horretan orain arte ibilitako bidea, eta bide horretan lagundu du 2005 urtean onartu zen  Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legeak.

Aldarrikapen eguna ere bada, urrats asko ematea lortu dugun arren, oraindik bide luzea geratzen zaigulako  eta egiteko asko dugulako oraindik, emakume eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortzeko. Horra hor gure erronka.

Eta EAJ-PNVrentzat, martxoaren 8a, konpromisoz betetako eguna da. Emakume eta gizonen arteko berdintasun egiazko eta eraginkorra bultzatzeko dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, bide horretan gizarte solidario,demokratiko eta bidezkoa garatzen lagunduko dugulako, berdintasunik gabe justiziarik ez dagoelako.

Eskubide berdinak izateko, gizarte zibilaren lan bateratu eta etengabea behar da, emakume eta gizon guztiena, alderdi politikoona eta erakundeena. Horregatik, Adierazpen hau nahi dugu EAJ-PNVren  jardunaren goiburu etengabe eta behin betikoa izatea, justizia soziala bermatzeko eta gizarte osoaren onerako.