Prentsa Aretoa
2013/03/11
Urtaranek Lehendakariak Gasteiz hiriarekin duen konpromisoa azpimarratu du hiriburutartasun kanona legegintzaldi osorako konfirmatu duenez geroztik
Vitoria-Gasteizko udalean EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak azpimarratu nahi izan du Eusko jaurlaritzak udalerri honekin duen konpromisoa, lehendakariak gaur goizean hiriburutartasun kanona legegintzaldi osorako konfirmatu duenez geroztik. Gorka Urtaranek azpimarratu duenez, Urkulluren Exekutiboaren lankidetza ekonomikoarekin, gainera, hiriak urte honetarako eta hurrengo urteetarako izango dituen inbertsio nagusiak finkatzen dira.
Gaur goizean Lehendakariaren eta alkatearen artean ospatu den topaketa albiste on batez itxi da: hiriburutartasun kanona 2013 urterako ez eze, Eusko Jaurlaritzaren oraingo legegintzaldi osorako ere geratu da konfirmatuta.
“Oso pozik gaude, Lehendakariak Udal Talde honek egin zion eskariari erantzun diolako. Sintonia erabatekoa da. Izan ere, Osoko Bilkuran aurkeztu genuen zuzenketan idatziz jarri genuen Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Erkidegoko hurrengo Aurrekontuetan Vitoria-Gasteizerako partida berezia jartzea, bere hiriburutartasuna indartzeko inbertsio eta zerbitzuak gauzatzeko. Lehendakariaren erantzuna berehalakoa izan da" zehaztu du Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09