Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/05/08

EAJ-PNVk Arabako udal karguei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu

Udal legea, toki erakundeen finantzaketa, toki administrazioaren Arrazionalizatze eta jasangarritasun Legea izango dira,besteak beste, maiatzean egingo diren hitzaldietako gai nagusiak.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Arabako udal karguei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Araba Buru Batzarrak arabar alkate eta zinegotziei zuzendutako hitzaldi zikloa antolatu du "Udala:hurbiltasun politika" izenburupean. Legegintzaldiaren erdira iritsi garelarik, EAJ-PNVren Araba Buru Batzarrak lau formakuntza  bilera antolatu ditu  maiatzaren 9an,16an eta 23an  Landaburu Etxean arratsaldeko 6etatik aurrera egingo direnak. Amaierako jardunaldia Xabier Agirre ABBko presidenteak eskainiko du ekainaren 1ean,larunbata, eguerdiko 12:00etan.

Udal finantzaketa eta Udal Legea izango dira maiatzaren 9ko bilkuran aztertuko diren gaiak. Ramiro Gonzalez EAJ-PNVko batzarkide taldearen bozeramailea eta Iñigo Gomez administrazio eta finantza gaietarako teknikaria izango dira bertan.

Maiatzaren 16an izango dira Aitor Esteban eta Pedro Aspiazu diputatuak eta Toki Administrazioaren arrazionalizatze eta jasangarritasun legearen edukia aztertuko dute. Jarraian, Jon Urresti soziologoak bere ekarpena eskainiko du "Hautagaitza independenteak,aztertu beharreko fenomenoa" izenburupean .

Emilio Olabarria arabar diputatuak eta Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko ordezkariak maiatzaren 23ko bilkuran eskainiko dituzte, hurrenez hurren, "Udalerria eta enplegua" eta "Hautagai lehen, gobernari orain" izenburuko hitzaldiak.