Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/05/09

EAJ-PNVk "Europa biziagoa" aldarrikatzen du eta barne zabalkunderako tresna juridikoak eskatu ditu estaturik gabeko nazioentzat

"Europako Eguna" ospatzen den egunean, Euzko Alderdi Jeltzaleak uste du Kontinente Zaharrak une honetan bizi dituen krisialdi, demagogia eta erradikalismoei aurre egiteko orduan, konponbidea ezin da Batasunaren desegitetik sortu, baizik eta guztiz kontrako jardueratik, hau da, Europa biziagoa sortuz, politika,zerga eta bankuen egiazko batasuna, batasunaren erakundeei subiranotasun nazional handiagoa emanez.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Europa batua, non Euskadi Batasuneko gainerako Estatuen pare egongo den, eta non barne zabalkuntzarako tresna juridikoak prestatuko diren, kanpoko gehitzerako dauden printzipio eta baldintzei jarraiki.

Hala adierazi du Euzkadi Buru Batzarrak EAJ-PNVk "Schuman Adierazpenaren" hirurogeita hirugarren urteurrena  ospatzen den honetan aldarrikatzen duen manifestuan.